«Harri eta Herri». Gabriel Aresti

Beti esanen dut
egia.
Nire ahotik ezta hitzik aterako,
Egia eztena.
Ezpainak apurtuko zaizkit,
hortzak eroriko zaizkit,
mihina ebakiko didate,
baina nik
eztut
gezurrik
esanen.
Eta inoiz,
nire juramentua hautsirik,
gezur bat badiot,
izanen da
eguzkia ilundu eztadin,
ilargia argitu dadin,
arrosak orriren bat irabaz dezan,
krabelinak usainik gal eztezan,
haurra beti ditiaz goza dadin,
edo dontzeihari
biriindadea joan dakion
nobleziaz.

Nire aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen contra,
sikatearen contra,
lukurreriaren contra,
justiziaren contra,
defenditu
eginen dut
nire aitaren etxea.
Galduko ditut
aziendak,
soloak,
pinudiak;
galduko ditut
korrituak,
errentak,
interesak,
baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Harmak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut

Beti esanen dut
egia.
Nire ahotik ezta hitzik aterako,
Egia eztena.
Ezpainak apurtuko zaizkit,
hortzak eroriko zaizkit,
mihina ebakiko didate,
baina nik
eztut
gezurrik
esanen.
Eta inoiz,
nire juramentua hautsirik,
gezur bat badiot,
izanen da
eguzkia ilundu eztadin,
ilargia argitu dadin,
arrosak orriren bat irabaz dezan,
krabelinak usainik gal eztezan,
haurra beti ditiaz goza dadin,
edo dontzeihari
biriindadea joan dakion
nobleziaz.

Nire aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen contra,
sikatearen contra,
lukurreriaren contra,
justiziaren contra,
defenditu
eginen dut
nire aitaren etxea.
Galduko ditut
aziendak,
soloak,
pinudiak;
galduko ditut
korrituak,
errentak,
interesak,
baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Harmak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut